XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horren ondorioz, irakasleen artean gaur egun oso ohikoa den zalantza hedatzen da:
Maila horrexetan, gogora dezagun, aldaketa nabarmenak gertatzen dira garapenean, baina, ikus daitekeenez,
Haurrei ez bazaie balio horien inguruko juzgatze-kategoriak lantzeko eta probatzeko aukerarik ematen, orduan doktrinamenduaren arriskua hurbildu egiten da.
Doktrinamenduak presioa eta manipulazioa ekartzen ditu beti berekin, zeren bere asmoa ikusmoldeak txertatzea baita, baina ikusmoldea bereganatu behar duenaren erabaki librea saihestuz. Presio mota hori berezia da, beste presio mota batzuen aldean (baldintzapenaren edo bortizkeria hutsaren aldean), batik bat bere zolitasunagatik; doktrinatua ez du zuzeneko moduan zapaltzen, baizik eta amarruen bidez konbentzitzen -nolabait esatearren.
Doktrinatuak kanpotik ezarritako ikusmolde bat bereganatzen du, baina berak erabaki duela uste izaten du. Bereganatutako edukiak egiari edo zuzentasunari lotuta egoteak edo ez egoteak ez du axolarik. Erabakigarria da, ordea, bere iritzia osatzeko doktrinatua bide ez razionalez baliatu dela (hots, ez da argudio propioez baliatu, eta ez ditu azterketaren emaitzak berak egiaztatu).
Doktrinamenduari lotutako hezkuntza, hortaz, bi arrazoirengatik da kaltegarria eta onartezina: autodeterminazioa eta razionaltasuna baztertu egiten ditu, eta, horrekin batera, ezaguera eta arrazoimena erabiltzeko eta garatzeko aukera ukatzen die haurrei (ikus, doktrinamenduaren problematikaren inguruan, Reboul-en monografia, 1979, eta Snook-en liburukia, 1972).
Doktrinamenduaren arriskua ikasketa-plan askotan antzeman daiteke. Muturreko kasu bat aipatzeko, Hego Koreako hezkuntza moralaren helburuen artean
Eskolarako orientabideen artean honako ustezko
Balio horien edukiaz ez dago gehiago esan beharrik. Argi dagoena da hezkuntza moral hori kultura espezifiko baten balio-sistemara zuzenduta dagoela; helburua ez da haurren juzgatze-gaitasuna indartzea, baizik eta errealitate historiko batek balioez duen ikuspegia onartaraztea.